Lehen Maila Autonomikoan Altsasuk Burlata izan zuen aurkari Hilarion Eslava kiroldegian. Lehia bizi izan zuten bi taldeek. 8. minutuan gola sartu zuen Burlatak, baina Altsasuk ez zuen behera egin eta ekinean segi zuen. Tamalez, baloiak ez zuen sartu nahi izan. 42. minutuan Burlatak bigarren gola sartu, eta partida erabakita utzi zuen (2-0).
Tudela A taldea da lehen maila autonomikoko liderra (16 puntu). Altsasu hamabigarren da, puntu bakarrarekin, eta asteburuan atseden jardunaldia dagokio.