Irailaren 25etik azaroaren 14ra Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen zikloa izan da Nafarroan. Guztira sei konpainiek hemezortzi emanaldi izan dira Iruñean, Viana, Arangurenen, Zizur Nagusia, Zangotzan eta Altsasun. Zikloan Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskal Herriko eta Errioxa herrialdeek parte hartzen dute, eta helburua da arte eszenikoen bidezko harremanak sortzea. Hortaz, azaroaren 14an, larunbata, 19:30ean, El último aullido Kantabriako Trueba&Trueba konpainiaren antezlana izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Intxostiapunta gazte gunean sustatzen duten gazte agendaren barruan ere kultur guneko emanaldia dago. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortiako webgunean edo txarteldegian.
El último aullido antzezlanan agertokian gizon bakar bat agertzen da, eta benetako nia aurkitzeko ikasitakoa desikasi behar duen planteatzen du. Ar alfaren mitoa desmuntatzen saiatzen da: maitasuna, desira, aitatasunaeren eta aitaren galera errealitateak aurrean jarrita. Konpainiak 2022an hasi zuen ibilbidea gizarte inpaktua zuten proiektuak sortzen. Haien piezetan ikusleek parte hartze aktiboa dute, laugarren pareta apurtu egiten da, eta gai garaikideak etengabe arakatzen dituzte.