Saskibaloia

Altsasu Universidad de Navarraren kontra erori zen

Maider Betelu Ganboa

Azaroaren 14an Ardoi hartuko du, Zelandin.

Bigarren mailan seigarren seigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK-ek Universidad de Navarra izan zuen aurkari, Iruñean. Hasieran bi taldeak parez pare aritu ziren, baina berehala Universidad de Navarrak aldea hartu zuen eta zuzenean joan zen garaipenera (87-68), Altsasuko taldeari 19 punturen aldeaz irabaziz. 

Noain da bigarren mailako lider berria (11 puntu), eta CBASK zazpigarren da (9 puntu). Zazpigarren jardunaldian, azaroaren 14an CBASK-ek Megacalzado Ardoi hartuko du Zelandin (17:00).