Altsasuko Udalak Ibarrea industrialdean oso hondatuta zeuden euri uren eta ur beltzen saneamendu kolektoreak berritu ditu. Horrekin batera suhiltzaileek sute kasuan ura hartzeko hargune sarea jarri du, industrialdean halakorik ez baitzegoen. Lanak azaroaren 9an despeditu ziren. Ur hargune sare hori egitea posible izan da joan zen urtean egindako lanengatik. Orduan Ameztiako ur biltegia eta San Joan kale arteko ur sarea berritu zen eta ur hargune horiek sare horretara lotuta daude. Lanak Xcava Obras y Servicios enpresak eginen ditu eta horiengatik 114.487 euro (BEZik gabe) jasoko ditu.
Obra horiek Ibarrea industrialdeko hondakin uren kolektore bat eraikitzeko obren jarraipena dira. Lan horiek 2019., 2020. eta 2021. urteetan egin ziren, industrialdeak ordura arte ez zuelako halako zerbitzurik.