Zergak bere horretan mantenduko ditu udalak

Guaixe

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Bosgarren urtez eginen du, udal kontuak.

Altsasuko Udalak, atzera ere, zergak, tasak eta prezio publikoak izoztu eginen ditu 2027an. Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, "2023az geroztik bosgarren urtez jarraian eginen dugu. Eta, aldi berean, zerbitzu publikoak mantentzea eta inbertsioak egitea bermatzen dugu, urtero milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioak eginez". Ollok gaineratu duenez, "udalak ez du zorrik itzultzeko, zuen azken mailegua 2023an amortizatu  baitzuen".