Altsasuko Udalean bost lanpostu aldi baterako kontratua duten langileek betetzen dituzte. Administrazio publikoan lanpostuak egonkortze prozesuarekin modu finkoan bete ez ziren lanpostuak dira udalak aurtengo Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartu dituenak. Honako lanpostuak dira: erregistro orokorreko administrari laguntzailea, Idazkaritzako eta Alkatetzako ofizial administraria, iturgintzako eta askotariko zerbitzuetako langilea, igeltserotza eta askotariko zerbitzuetako langilea eta haur eskolako garbitzailea.
Era berean, udalak aurreikusi du langile finkoen mugatutako barne prozesuak egitea. Horien bidez, gaur egun E mailako lanpostuak dituzten langileek mailaz igotzeko aukera izanen dute. D mailara pasako lirateke udal eraikinetako garbiketa lanpostuak eta mendien eta zerbitzu anitzen lanpostua C mailara pasako da, eta mendiari dedikazio esklusiboa izan du.