Futbola

Altsasu, buelta lanera

Guaixe

Jubenil-kadete mailan atseden jardunaldia izan zuten gorritxoek.

Asteburuan emakumezkoen jubenil-kadete mailako zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuri atseden zegokion. Sailkapenean Baztan B da liderra (19 puntu) eta Altsasu laugarren da (15 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Altsasuk bosgarren den Ademar taldea hartuko du azaroaren 21ean Dantzalekun (20:00).