Altsasuko lokomotora enkantean salgai

Guaixe

Altsasuko lokomotora. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak egin du deialdia.

Altsasuko Baratzeko bide plazan dagoen tren lokomotora enkante bidez saldu nahi du Sakanako Mankomunitateak. Lokomotora eskuratzeko eskaintza egin nahi duenak gutxienez 2.000 euro (%21eko BEZ kanpo) eskaini beharko ditu. Erosleak egiten dituen eskaintzetan, besteak beste, garraio gastuak ere sartu beharko ditu. Eskaintzak abenduaren 2ra arte egin daitezke.