Kontribuzioaren bigarren zatia pagatzeko garaia

Guaixe

Altsasu ikuspegia. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren seihilekoari dagokiona ordaindu behar da. 

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, Altsasuko Udalak jakinarazi du 2026ko bigarren seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 30ran bukatuko dela. Udalaren ordainagiriak helbideratutako dituztenei zenbatekoa kontu korrontean azaroaren 19an kargatuko diete kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. 

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.