Karlismoaren inguruko argazkirik onenaren saria

Guaixe

Mikel Montesinos, eskuinetik lehenengoa. utzitakoa

Mikel Montesinosek sari bat irabazi du

Azaroaren 13an, ostiralean, AFTELAE Argazki Rallyaren 2026ko sari banaketa izan zen, Lizarrako Karlismoaren Museoan, eta Mikel Montesinos altsasuarrak sari bat irabazi zuen Representar al Carlismo. Imágenes evocadoras argazkiarekin. Argazki Rallyan Saritutako irudien erakusketa abenduaren 28an ikusi daiteke, Lizarrako museoan.

AFTELAE Lizarrako Argazkilari Elkartea da eta udazkenean zehar Argazki Udazkena egitasmoa antolatzen du. Programaren barruan, besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta Argazki Rallya egiten dituzte. Urriaren 4an izan zen, hain zuzen, argazki rallya eta 23 argazkilarik parte hartu zuten, tartean Mikel Montesinos altsasuarra. Egunean zehar parte hartzaileek zazpi gairen inguruko argazkiak egin behar zituzten. 

Azaroaren 13an egin zen AFTELAE Argazki Rallyaren sari banaketa, eta Karlismoaren inguruko argazkirik onenaren saria Montesinosek irabazi zuen. Saria Ignacio J. Urricelqui Karlismoaren Museoko teknikariaren eskutik jaso zuen. Altsasuarrak irabazten duen lehen argazkilaritza saria da. 

Natividad Sanz, Sergio Casi eta Pedro Irulegui izan dira edizio honetako epaileak eta aurkeztutako lanen "goi maila" nabarmendu zuten, eta Montesinosekin batera Jon Echeverria Esquina, Jose Antonio Zeberio Bengoetxea, Raul Lopez Segura, Asier Ruiz Izquierdo argazkilarien irudiek irabazi dute saria, baita Angel Marco Arizuren bilduma eta Felix Juan Corroza Borobiak Lizarrako argazkilari onenaren saria irabazi zuen ere.