Astekaria

Altsasu BHIko ikasleek fotokazetaria elkarrizketatu dute

Guaixe

Ikasgelan egin zuten elkarrizketa. 

Elkarrizketa prestatu eta egin ondoren, jasotako informazioa erreportaje edo elkarrizketa gisa eman beharko dute orain. 

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko bi ikasle taldek Ximena Borrazas Uruguaiko fotokazetariari elkarrizketa egin zioten asteartean, azaroak 17. Gerra liburuetatik edo albisteetatik ez ezik, bertatik bertara ezagutzen duen profesional batekin hitz egiteko aukera izan zuten ikasleek. Lengua española y literatura ikasgaian egin zituzten elkarrizketak, Iñaki Landa irakaslearekin. Ikasleek orain jasotakoa kazetari estiloan idatziko dute. 

Borrazasek hainbat gatazka dokumentatu ditu: Ukrainan, Sirian, Libanon, Etiopian, Aita Mari salbamendu itsasontzian. Pepe Mujika Uruguaiko presidente izandakoarekin ere aritu zen. Fotokazetariak lehen lerroan bizi izan ditu hainbat gatazka, bere bizitza arriskuan jarriz, gerrak, desplazamenduak eta giza eskubideen urraketak munduari erakusteko. Bere lanak nazioarteko aitortza garrantzitsuak jaso ditu. 

Landak azaldu duenez, "elkarrizketek pedagogia balio handia dute. Ikasleek elkarrizketa prestatu eta egin zuten. Orain erreportaje do elkarrizketa gisa emanen dute jasotako informazioa. Benetako ikaskuntza-egoera bat da". Gaineratu zuenez, "Unibertsitatera sartzeko probari begira funtsezkoak izango diren gaitasunak garatuko dituzte".