Saskibaloia

Altsasuk ezin izan zuen Ardoirekin

Guaixe

Azaroaren 21ean Liceo Monjardin du aurkari Iruñerrian.

Saskibaloiko bigarren mailan zazpigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK-ek Megacalzado Ardoi taldea hartu zuen Zelandi kiroldegian. Lehen laurdenetik Ardoik aldea hartu zuen, eta beste hiru laurdenetan erritmo horri eutsi zion, bukaerara arte. Azkenean, CBASK-ek 63-82 galdu zuen Ardoiren kontra. 

Sailkapenean San Ignacio-Nasabik lidergoa berreskuratu du (13 puntu) eta Noain eta Larraona Claret ditu segika. CBASK zortzigarren da (10 puntu). Azaroaren 21ean CBASK-ek sailkapenean laugarren den Liceo Monjardin du aurkari Iruñerrian (18:00).