Altsasuko Udalak Bakea kaleko berrurbanizazio lanak Xcava Obras y Servicios enpresari eman dio 421.082 euroren (BEZik gabe) truke. Langileek Zumalakarregi plaza eta Idertzegain kalearen arteko kale zatia berrituko dute. Lanak eguberrien ondoren hastea aurreikusten da.
Honako lanak eginen dira: ur-hornidurako sarea berritzea, dagozkion hartuneak eta elementu osagarriak jarriz; ur beltzen saneamendu-sarea berritzea, kolektoreak, erregistro-putzuak eta hartuneak eginez; euri-uren saneamendu-sarea berritzea; argiteria publikoko sareari dagozkion kanalizazioak egitea; energia elektrikoa hornitzeko kanalizazioak gauzatzea; telekomunikazioetarako kanalizazioak gauzatzea; gainazaleko zoladura eta urbanizazioa berritzea eta egokitzea eta obrek ukitutako gainerako zerbitzuak egokitu, babestu edo berrezartzea.