Kaleetan hobekuntza lanak egiteko kontratua Xcava Obras y Servicios enpresarekin sinatu zuen Altsasuko Udalak. Enpresari 175.614 euro (BEZik gabe) ordainduko dizkio. Langileak astelehenean hasi ziren beraien egitekoak egiten. Zehazki, Garcia Ximenez eta San Juan kaleen arteko bidegurutzeko eta Idertzagain kaleko asfaltoa berritu dute, 550 eta 2.200 metro karratuko azalera, hurrenez hurren. Garcia Ximenez eta Sorgingainbera bidegurutzean asfaltoa berrituko da (360 metro karratu). Gainera, Sorgingainbera kalean produktu irristagaitz kapa bat emanen dute (410 metro karratu).
Ameztia auzoan egindako harri lubetaren gaineko parteko asfaltoa ere berrituko du udalak. San Pedro bidea kaleko hornidura hodia berritu (165 metro) eta espaloia zabaldu eginen da, irisgarritasuna hobetzeko.
San Pedrorako bide kalean, Larrainbide Amandrea kaleen artean, espaloia aldatuko du udalak. Bestetik, Larrainbide kalean ur beltzen sarean kolektore berria eginen du. Azken lan horren helburua da hainbat eraikinetako ur beltzak kolektore horretara bideratzea. Kale berean espaloia berrituko da.