Altsasuko Udalak Iortia kultur guneko programazio eszenikoaren eta beste ekitaldi batzuen ondoriozko laguntza teknikoko zerbitzuak, mantentze lan tekniko arruntak eta Iortia Kultur Zentroaren inbentarioaren kudeaketa eta jarraipena egiteko lanak eman nahi ditu. Eskaintza egin nahi dutenek abenduaren 4ko 23:59ak arteko epea du bere proposamenak aurkezteko.
Udalak urte baterako kontratua eskaini du, gehienez ere lau urtera arte luza daitekeena. Urteko 25.020 euro (BEZik gabe) eskaintzen du udalak, lau urtean 110.088 euro (BEZik gabe) lirateke. Kontratua lau urtekoa balitz, 2030eko abenduaren 31n despedituko litzateke.