Euskal Herritik bira garraio publikoan Altsasura helduko da

Guaixe

Azaroaren 21ean, larunbata, Jauzi Ekosozialak antolatutako garraio publikoaren aldeko Geltokika egitasmoa iritsiko da Altsasura; 'AHT vs Trena' hitzaldia izanen da, Iortian. 

Jauzi Ekosoziala taldeak Geltokiko Euskal Herritik bira garraio publikoan garraio publikoa sustatzeko eta aldarrikatzeko egitasmoa eginen du azaroaren 20an hasi eta 22ra arte. Bilboko autobus geltokitik abiatuko da martxa, eta busez eta trenez, Gasteizera helduko dira, besteak beste, Donostiatik eta Altsasutik pasa. Hortaz, azaroaren 21ean iritsiko da bira Altsasura eta 18:00etan AHT vs Trena Sakanatik Euskal Herrirako tren eredua azteragai, Sakana Trenaren Alde plataformaren hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean. 

Geltokika egitasmoak jarraituko duen ibilbidea: azaroaren 20an, 17:00etan Bilboko Intermodaleko plazatik abiatuko dira, eta Iurretara iritsiko dira eta bertan hitzaldia eta bertso afaria izanen dira. Hurrengo egunean, azaroaren 21ean, Iurretatik abiatu eta 11:30ean Zumaiko tren geltokian Lapurtu ziguten trena hitzaldia izanen da, eta Donostiaruntz abiatuko dira. 14:30ean Mugikortasun aktiboa hiria ekimena eta bazkari solasaldiak izanen dira. Ondoren, Altsasura joanen dira eta 18:00etan hitzaldia izanen da. Igandean, azken egunean, Altsasutik Gasteizera joanen dira, eta 12:45ean Autogintzarekin nora goaz? hitzaldia izanen da.