Padel

Altsasuk padel pista izango du 2027an

Guaixe

Altsasuko tenis pista parean jasoko da padel pista berria. ARTXIBOA

Pista berria tenis pista parean eraikiko dela azaldu du Javier Ollo alkateak.

Javier Ollo Altsasuko alkateak azaldu duenez 2027an padel pista izango du Altsasuk. Pista berria Zelandin egingo da, tenis pistaren parean, eta aspaldiko eskakizunari erantzuna izango dela gaineratu du. Pista berria egiteko Altsasuko Udalak dirulaguntza jasoko duela gaineratu du alkateak.