Altsasuk basogintzan eta abeltzaintzako azpiegituretarako laguntza teknikoa kontratatuko du

Guaixe

Altsasuko ikuspegia. UTZITAKOA

Urte baterako kontratua lau urtera arte luza daiteke. 

Altsasuko Udalerako basogintzako lanetarako eta abeltzaintzako azpiegituretan egin beharretako lanetarako laguntza teknikoa kontratatu nahi du. Deialdian interesa duen enpresak bere eskaintza abenduaren 7ko 23:59ak arte aurkez dezake. Kontratuak urte bateko iraupena du eta lanengatik udalak 9.700 euro ordainduko ditu. Kontratua gehienez, lau urtera luza daiteke. Hala gertatuz gero, enpresak 38.800 euro jasoko lituzke.