Gizonen lehen maila autonomikoan zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Garbayo Chivite Cintruenigo FS taldea hartu zuen, eta bi taldeek partida lehiatu eta entretenigarria jokatu zuten. Hasieran nor baino nor borrokatu zuten bi taldeek, eta Cintruenigo izan zen 22. minutuan aurreratu zena. Altsasuk, ordea ongi erantzun zuen eta Maren Bergarak bana berdintzea lortu zuen (1-1). Partidak aurrera segitu zuen eta Maren Bergarari esker 2-1 jarri zen aurretik Altsasu. Tamalez, Cintruenigok bina berdintzea lortu zuen (2-2) eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Tudela A da lehen maila autonomikoko liderra (19 puntu) eta Altsasu hamabigarren da (2 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Altsasuk Tudela B du aurkari, Tuteran, baina bi taldeek partida abenduaren 17ra atzeratu dute (20:30).