Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko sei ofizialorde eta 30 kabo karguaz jabetu dira berriki. Foru administrazioko arduradunek azaldu dutenez, "funtsezko bi postu dira parkeek eta zerbitzuaren atal operatiboek behar bezala funtziona dezaten". Kargua hartu duten kaboetako bi Altsasuko parkean lan egiten ari dira.
Gaur egun Altsasuko parkean 29 suhiltzaile eta 6 kabo daude. Altsasuko suhiltzaileen parkean gutxienez lau suhiltzaile egon behar dute eta hala izaten da. Baina zaintza bakoitzean kabo bat ez da beti egoten. Hala ere, Altsasuko parkeko suhiltzaile hiru Erreskate Teknikoko Taldean dago lanean, eta beste bat baso suteen kontrako helikopteroko brigadan ari da. Beraz, bat suhiltzaile horiek beraien lan egutegiaren erdia Iruñean egiten dute, eta beste erdia Altsasun.
Altsasuko suhiltzaileen parkeak bost ibilgailu ditu. Haietako bi kamioiak dira: landa autobonba astuna eta baso-bonba arina. Horretaz aparte, anbulantzia bat eta bi orotariko ibilgailu daude, bat baso suteetarako eta bestea herri suteetarako.