Nasafek, Gazan su-etenaren aldeko Nafarroako osasun-komunitateak deituta, Altsasuko osasun etxearen parean kontzentrazioa egin zuten, hilabeteko azken ostegunero bezala. Taldeak Israelekin harreman oro etetea, Gazan benetako su-etena eta mugarik gabeko laguntza humanitario eta sanitarioaren sarrera eta Israelen Palestinako okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren akabera eskatu zuten.