Abenduaren 8a festa eguna da, Ama Maria Sortzez Garbia. Korrikalariek gorriz inguratuta duten data da, urtero moduan egun horretan Zubeztia Elkartea Lasterketa jokatzen baita Altsasun. Aurten 45. edizioa du proba herrikoiak, eta, aldi berean, 5. Candi Arnanz Memoriala izango da, zendutako korrikalari handia gogoan.
Altsasuko herri gunean prestatutako zirkuituan jokatuko da proba, 10 km-koa, Zubeztia elkartearen parean hasi eta bukatuko dena. 16 urtetik gorako korrikalariek eman dezakete izena dantzalekusakana.com webgunean (5 euro) edo lasterketaren egunean bertan, Zubeztian (8 euro).
Joan zen urtean, eguraldia lagun, 93 korrikalari lehiatu ziren Zubeztian, eta Israel Arbizu (32:40) etxarriarra gailendu zen lehenengoz. Emakumezkoetan Elena Beristain zarauztarra izan zen azkarrena (42:05).