Guaixe Fundazioak sortu duen tresna berria da. Edonork jaisteko aukera izango badu ere, bazkideei bideratutako tresna modura sortu dugu. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, agenda, gida komertziala eta Guaixekideen txokoa.
Guaixe aplikazioa, gure hedabideak bezalaxe, zero kilometroko aplikazioa da: euskara hutsean sortuta dago, tokiko edukiekin, eskualdean egingo diren ekitaldiekin osatutako agendarekin, gure merkatari eta ostalarien eskaintzarekin eta gure komunitatearen parte diren bazkideekin. Bertako kazetaritza landuz, euskara bultzatzeko eta indartzeko aukera dugu.
Honako hauek dira bazkideen eskura jarri nahi izan ditugun funtzionalitate nagusiak:
Aukera horiez guztiez gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da Guaixekide izatea. Oraindik ez bazara eta izan nahi baduzu, bide ezberdinak dituzu. Bidali mezua info@guaixe.eus posta elektronikora, edo webgunearen zein aplikazioaren bidez ere kide egin zaitezke.
Hala ere, aplikazioaren egungo bertsioa abiapuntua besterik ez da. Gure asmoa egunez egun garatzen joatea da, tresnak aukera gehiago eskain ditzan. Zuk ere ekarpenen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Guaixe aplikazioa TOKIKOM Aplikazioan oinarrituta garatu da, TOKIKOMeko beste toki komunikabideekin elkarlanean, eta KAM eta CodeSyntax enpresen laguntza teknikoaz. Garapen horrek Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jaso ditu.