Ibarra eginez

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Mezan ibarreko hainbat herrietako 31 kidez osatutako abesbatzak kantatu zuen, Jose Luis Ansaren zuzendaritzapean. Aralarko aingeruaren irudia han izan zen eta elizkizunean hainbatek gurtu zuten. Haren ondoren, Arakilgo adinduak omendu zituzten eta haien izenean Izurdiagako 95 urteko Jose Latasa Amezketa eta Satrustegiko 96 urteko Josefa Ongai Uharte izan ziren omenduak. Haien osasuna zela eta familikoek jaso zituzten oroigarriak. Auzate jendetsua eta gero, ospakizuna Satrustegira lekualdatu zen. Nafarroako Gobernuaren Mikorena etxean ikusgai zegoen nekazal tresnen erakusketak jende askoren arreta bildu zuen. Mariatxi baten doinuak ere izan ziren 280 pertsonatik gora mahaira eseri aurretik. Horretarako propio karpa eder bat paratua zuten Satrustegiko plazan. Bazkal osteko karta joko eta dantzaldiarekin despeditu zen Arakilgo eguna.