Udalak 642.000 euroko aurrekontua onartu du

Guaixe 2008ko urtarrilaren 10a

Udaletik jakitera eman zaigunez, bai Etxeberriko Kontzejuak bai Hiriberrikoak, Nafarroako Gobernuari eskatu diote lan horiek egitearekin batera elektraindar, telekomunikazio eta argiteria publikoko sareak lurperatzea ere. Haiendako egokiena hori litzateke, gero guztia jasotzen ibil beharrik gabe aritzeko. BestelakoakArakilgo Udalak, bestalde, erabaki zuen bat egitea Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformarekin. Jakina denez, plataformak erlijio erabilera duten eraikinak izaera publikoa eta herrien jabetza izatea aldarrikatzen du. Arakilgo Udalak hartutako erabaki horren berri kontzejuei jakinaraziko die. Abendu akaberan egindako bilkuran, Arakilgo Udalak erabaki zuen "zain gelditzea" mankomunitateko turismo zerbitzuan sartzeko,"zehaztapen gehiago ez dagoen bitartean".  Bilkura berean udalak erabaki zuen iazko tasei KPIa gehitzea 2008rako egokitzeko.