Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Sakanako XVIII. areto futboleko 12. jardunaldia jokatu zen, hain zuzen ere otsailaren 16an atzeratu zena. Ondoko emaitzak izan ziren:Biltoki 4 - Yeregi ileapaindegia 3Otofados 2 - Sakana 4Furia Tomatera 4 - Peña Sport 2Newells 3 - Asesoria fiscal 7Tenis Ruborrek eta Hiltegik atseden jardunaldia zuten. Sailkapenari dagokionez, Sakana da liderra, 44 punturekin. Hiltegik 42 puntu ditu, eta Biltokik 35. Ondoren sailkatuta daude Otofados (34 p.), Tenis Rubor (33 p.), Peña Sport (24 p.), Furia Tomatera (24 p.), Yeregi Ileapaindegia (21 p.), Newells (16 p.) eta Asesoria Fiscal (9 p.).Txapela ekainaren 7an erabakiko da Larunbatean, maiatzaren 31n, Sakanako helduen XVIII. areto futboleko txapelketako azken jardunaldia jokatuko da, hain zuzen ere apirilaren 19an atzeratu zena. Ondoko lehiak izango dira:Peña Sport - Hiltegi (Zelandin)Yeregi Ileapaindegia - Newells (Zelandin)Tenis Rubor - Furia Tomatera (Frontoian)Biltoki - Otofados (Frontoian)Asesoria Fiscalek eta Sakanak atseden jardunaldia dute. Jardunaldia bukatu eta gero sailkatutako lehen zortzi taldeek txapela jokatuko dute. Ekainaren 7an final laurdenak, final erdiak eta finalak jokatuko dira.