Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizpea euskara taldearen San Joan gaueko protagonistak sua eta irurtzundarrak izan ziren. Azken horiek modu bikoitzean, herrian solstizioa ospatuz batzuk eta ETBrako saio berezia eginez besteak. Izan ere, Aizpeak plazan jarritako pantaila erraldoian ETBrako Orritz dantza taldeak egindako San Joan Gaua saioa ikusteko aukera izan zen. Orritz taldeko kideak "pozik" gelditu ziren larunbateko emanaldiarekin. Eneperin bertan jende pila zegoen. Lana behar bezala egin zuten eta horrekin gustura gelditu ziren Orritzeko kideak. Telebistako emanaldia zuzenean izan zen eta grabazioetan ikusi dutenaren arabera "ez zioten zuku guztia atera". Hala ere, 6 kamerek ateratako irudi guztiekin edizio lan berria egin eta saioa txukun utziko dute,"hala egin baitzuten iaz "La mirada mágica" saiokoek egindako grabazioarekin".