Jardunaldi kaskarra Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2007ko azaroaren 15a

Zaldua Piso S. Cruzekin neurtu zen eta launako berdinketa erdietsi zuen. Rajatablak berriz, bere partida galdu egin zuen. Beriain taldearekin aritu zen lehian eta 2-0ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka. 9. jardunaldiari ekin aurretik Rajatabla sailkapen nagusian 5.a da 10 punturekin. Zalduak berriz, 7 puntu erdietsi ditu eta horrek 10. postuan kokatzen du. Txapelketa buru une honetan Ardoi taldea da. Bihar, Zalduak Paternainen jokatuko du arratsaldeko 17:30ean Izalsaren kontra eta Rajatabla Apolorekin lehiatuko da Garinoainen 15:30ean.