Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak hartutako erabakiaren arabera, enpresak 232.070,3 euro jasoko ditu Etxeberriko sareak eta zola jartzeagatik. Hiriberrin egin beharreko lanengatik, berriz, 560,679,07 euro jasoko ditu eraikuntza enpresak. Lanak heldu den urte hasieran hasiko dira. Etxeberrin 3 hilabeteko iraupena izanen dute eta Hiriberrin urte erdikoa. Lanek Nafarroako Gobernuaren lau urteko azpiegitura planaren diru laguntza jasoko dute eta horrek udalak kostuaren % 30i aurre egitea ekarriko du. Hirigintza arauakArakilgo Udalak bere bilkuran ere onartu zuen okupazio ereduaren estrategia agiria. Dokumentu hori hirigintza arau berriak egiteko aurreneko urratsa da. Lehen agiri horretan irizpide eta oinarri batzuk ageri dira. Arakilgo Udalak ez zuen agiri hori informazio publikoan jarri beharrik, baina hala egin du eta alegazio batzuk jaso ditu. Haiei erantzuna eman eta dokumentua onartzea erabaki zuen udalak. Bai EuskarariArakilgo Udalak ostegunean erabaki zuen Bai Euskarari Ziurtagiriaren jabe egitea. Jakina denez, ziurtagiri hori duten entitateek entitateek euskararen alorrean garatzen ari diren lana adierazten diote gizarte osoari. Euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrela, Arakilgo Udalaren ahalegina aitortu eta, aldi berean, konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria jasoko du udalak.