Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrek, 7 urtetakoek, hartu dute parte programa horretan, 150 ikasleren bueltan. Programa iraila hasiera abiatu zen. Tarte horretan, ikastetxe bakoitzak 50 minututako 16 saio jaso dituzte. Saio bakoitzeko hiru begirale izan dituzte ikasleek. Egitasmoa, ume guztiek uretan gutxieneko autonomia lortzeko xedearekin antolatua izan da eta Arbizuko kiroldegian burutu. Behin ikastaroa amaituta, ikasle bakoitzak izan duen bere fitxa jaso zuen. Gainera kortxozko koloredun zalditxo bana ere jaso zuten opari gisa. Zalditxoaren kolorea (zuria, berdea, urdina edo urdina) igerilari bakoitzak eskuratu izan duen mailaren araberako izan zen. Ikastaroetan parte hartu duten ikastetxeak ondorengo hauek izan dira: Etxarriko San Donato eta Andra Mari, Iturmendiko Arrano Beltza, Altsasuko Iñigo Aritza eta Jesus Bihotza, Urdiaingo Sebastian Goikoetxea, Lakuntzako Luis Fuentes, Irurtzungo Atakondoa eta uharte Arakilgo San Migel.