Gol festa izan zuten arakildarrek

Guaixe 2008ko urtarrilaren 29a

17. jardunaldiak emaitza onak utzi zituen Arakilgoentzat. Bi taldeek irabazi egin zuten. Zalduak gol andana sartu zizkion Noainen Apolori. 1-5 egin zuten aurrera etxetik kanpo. Rajatabla ere ongi aritu zen etxean. 3 eta 1 hartu zuen mendean sailkapen nagusian aurretik duen Roca taldea. Garaipenak aldeak murrizteko balio izan dio.Emaitzak Apolo 1 - Zaldua 5Rajatabla 3 - Roca 1Sailkapena 1. Urroz 28 p6. Rajatabla 20 p7. Zaldua 15 p Hurrengo partidak Datorren jardunaldiak, 18ak, hasiera emanen dio 2. itzuliari. Rajatablak azken aurreko tokian dagoen Gazte Berriak taldearen aurka izanen du norgehiagoka bihar, 16:00etan, Garinoainen. Zalduak atsedena izanen du.