Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburukoa jardunaldi ona izan zen Sakanako bi taldeendako. Arakilgo bi taldeek irabazi egin zuten, etxean Rajatablak eta kanpoan Zalduak.20. jardunaldia: Rajatabla 5 - The Beltzak 1 Rajatablak sailkapen nagusiko azken tokian dagoen The Beltzak talde hartu zuen etxean. Ongi baliatu zuen abantaila, eta 4 goleko aldearekin nagusitu zen, 5-1. Rajatabla eta Roca taldea 26 puntutara berdinduta daude. Hala ere, golen arteko diferentziagatik, Rajatabla dago aurretik sailkapen nagusian, 5. postuan. Urroz liderra 8 puntura du.Paternainen dute hurrengo jardunaldia, 13 punturekin 14. tokian dagoen PP. Sta Cruz taldearen aurka.20. jardunaldia: Beriain 0 - Zaldua 3 Zalduak ere emaitza ona eskuetsi zuen. Etxetik kanpo aritu zen, Beriainen. Hala ere, beraiek izan ziren aurkakoen atea zulatu zuten bakarrak. Arakildarrek 3 gol sartu zituzten.Lehendik zituztenei gehitutako 3 puntuei esker, 7. postura igo da Zaldua. 19 puntu dituzte arakildarrek eta liderra 15 puntura dute.Hain zuzen ere, Urroz liderrarekin neurtuko ditu indarrak datorren jardunaldian.