Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
21. jardunaldia: P.P. Santa Cruz 2 - Rajatabla 4 Zaldua 1 - Urrotz 1 Asteburuan Elomendiko txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen. 17 talde aritzen dira txapelketa honetan, tartean Arakilgo bi: Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo hainbat herritako jokalariek osatutako Zaldua. Bada, jardunaldi ona izan zen talde sakandarrendako. Alde batetik, Rajatablak etxetik kanpo irabazi zuen. P.P. Santa Cruz taldeari 2-4 irabazi zieten sakandarrek, primerako lehian. Eta bestalde, Urrotz liderraren kontra jokatu zuen Zalduak etxean. Partida zaila zen, baina Arakilgoek lehiari tamaina hartu eta liderraren kontra berdindu egin zuten, puntu ederra lortuz.Gauzak horrela, Urrotz taldeak eusten dio lidergoari, 35 punturekin. Rajatabla bosgarrena da, 28 punturekin eta Zaldua zazpigarrena, 20 punturekin. Sailkapeneko goiko tokiei eusten diete bi talde arakildarrek.Larunbatean 22. jardunaldia jokatuko da. 5.a den Rajatablak 9.a den Izalsa taldearen kontra jokatuko dute Garinoaingo futbol zelaian, arratsaldeko lauretan. Bestalde, sailkapenean bata bestearen atzean dauden Zalduak (7.a) eta Partizanek (8.) partida erabakiorra izanen dute jokoan Lekunberrin, arratsaldeko lau eta erdietan. Puntu bateko aldea dute bi taldeek eta sailkapenean postuak igo edo jaistea dago erabakitzeko.