Irudi ona eman zuen Ongaik profesionaletako estreinako norgehiagokan

Guaixe 2008ko martxoaren 3a

Joan zen ostiralean mustu zuen Albeto Ongai satrustegiarrak profesional maila, bere etxetik gertu, Irurtzunen. Aurrelari gaztearen lagunek ez zuten huts egin nahi izan eta lepo bete zuten Bi Aizpe pilotalekua. Jai giroa borobiltzeko Ongairen garaipena baino ez zen falta izan. Baina satrustegiarrak ezin izan zuen garaipenarekin hasi profesionaletako bere ibilbidea. 22-17 galdu zuen, Lasarekin batera, Capellan eta Zubietaren aurka.Hala ere, irudi ona eman zuen Aspeko jokalariak. Zazpi tanto egin zituen eta huts egiteak, berriz, zortzi izan ziren. Ordu inguruko iraupena izan zuen partiduak eta pilotariek 547 pilotakada eman zituzten. "Afizionatuen partiduen aldean, pilotari abiadura handiagoa ematen zaio profesionaletan" adierazi zuen Ongai norgehiagoka amaitzean. Hori horrela, konforme zegoen lortutako emaitzarekin.