Arakilen geratu ziren Rajatabla eta Zalduak azken jardunaldiko norgehiagokan jokoan zituzten puntuak. Rajatablak, gol bati esker, mendean hartu zuen Izalsa. Eta Zalduak meritu eta balio handiko 3 puntu lortu zituen etxetik kanpo, berarekin parez pare dabilen Partizanen aurka.Asteburuko norgehiagokaren ondoren, 5. postuan dago Rajatabla, 30 punturekin, Lima liderrarengandik 7 puntura. Bihar 15 punturekin, 13. postuan dagoen Bidezarrarekin neurtuko ditu indarrak, Garinoainen, arratsaldeko 16:00etan.Zaldua sailkapen nagusiko 7.a da, 22 punturekin, liderrarengandik 15 puntura. Hain zuzen ere, Lima liderrarekin neurtu beharko ditu indarrak bihar. Partidu latza izanen du.