Puntu bakarra geratu zen Arakilen

Guaixe 2008ko martxoaren 11

Etxean jokatu zuten joan zen asteburuan Arakilgo bi taldeek. Rajatablak 13. postuan zegoen Bidezarrarekin neurtu zituen indarrak. 3 gol sartu zituzten arakildarrek, baina ez ziren garaipena eskuratzeko nahiko izan. 3ra berdindu zuten bi taldeek.Lima liderra hartu zuen etxean Zalduak eta ez zen norgehiagoka zaila gainditzeko gai izan. 3-5 galdu zuten.5. postuan jarraitzen du Rajatablak, 31 punturekin, Lima liderrarengandik 8 puntura. Hurrengo jardunaldian, 35 punturekin 3. postuan dagoen Unzitirekin neurtuko ditu indarrak, igandean, 16.00etan.Zaldua, 7. postuan dago, 22 punturekin. Igandean 2 puntu gutxiagorekin 8. postuan dagoen Gazte Berriak taldearen aurkako lehia izanen du, Lekunberrin, arratsaldeko 16:30ean. Irabazi beharreko norgehiagoka, postua galtzea nahi ez badu.