Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko txapelketako 25. jardunaldia jokatu zen, eta bertan parte hartzen duten Arakilgo bi taldeek lan txukuna egin zuten. Izurdiagako Rajatablak sailkapeneko behealdean dagoen Beriain zuen aurkari. Arakildarrek ez zuten huts egin, 2 eta 1 irabaziz. Bestalde, Santa Cruz taldearen kontra banakako berdinketa lortu zuen Zalduak.Gauzak horrela, Urrotz taldeak jarraitzen du Elomendiko Txapelketako lidergoan, 39 punturekin. Rajatabla bosgarrena da, 34 punturekin eta Zaldua zazpigarrena, 25 punturekin.Bihar, apirilaren 5ean, 26. jardunaldia dago jokoan. Noainen jokatuko da Rajatabla eta Apoloren arteko norgehiagoka, eguerdiko 12:00etan. Apolo azkenaurrekoa da sailkapenean, eta egoera hori bere alde probestu beharko luke Rajatablak. Bestalde, Lekunberrik Izalsa eta Zalduaren arteko lehia hartuko du. Izalsa 10.a da sailkapenean, hortaz, atzekoekin duen aldea sendotzeko irabaztea garrantzitsua da Zalduarendako. Partida 16:30ean jokatuko da.