Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Txapelketako 26. jardunaldia jokatu da. Jardunaldi positiboa izan da bertan lehiatzen ari diren Sakanako bi taldeendako. Nahiz eta bi taldeek berdindu, Zalduak sailkapenari eutsi dio eta Rajatablak postu batean egin du gora, laugarren kokatuz. Zehazki, Izalsa taldearen kontra bina berdindu zuen Arakilgo Zalduak, eta Apoloren aurka bana berdindu zuen Izurdiagako Rajatablak.Jardunaldi honen ostean sailkapeneko lidergoa galdu du Urrotzek. Orain Dep. Lima da burua, 41 punturekin. Rajatablak gora egin du eta laugarrena da, 35 punturekin. Zaldua 24.a da, 26 punturekin.Larunbatean, apirilaren 12an, Elomendiko Futbol Txapelketako 27. jardunaldia jokatuko da. 4.a den Rajatablak 5.a den Ardoiren kontra jokatuko du, Garinoainen, 16:30ean. Partida garrantzitsua da bi taldeek soilik puntu baten aldea dutelako, eta, hortaz, irabazten duenak sailkapeneko postuari heltzeaz gain, atzekoarekin diferentzia markatuko du. Bestalde, 7.a den Zaldua 6.a den Rocaren kontra ariko da. 8 punturen aldea dago biren artean, eta alde hori laburtu nahi badu, irabazi beharrean dago Zaldua.