Arakildarrak primeran

Guaixe 2008ko apirilaren 16a

Asteburuan Elomendiko Txapelketako 27 jardunaldia jokatu da. Paregabeko emaitzak lortu dituzte Arakilgo bi taldeek. Rajatablak garaipen lasaia lortu zuen, Ardoiri 6 gol sartuta. Zaldua, berriz, 1 eta 0 nagusitu zitzaion sailkapenean aurretik duen Roca taldeari.Poltsan zituzten puntuei asteburu honetakoak batuta, sailkapenean zuten postuei eutsi diete Arakilgo bi taldeek. 37 punturekin, 4. postuan dago Rajatabla. Zaldua, berriz, 7. postuan dago, 28 punturekin. Urroz taldeak jarraitzen du lider, 43 punturekin, baina puntutara berdinduta dago Lima.28. jardunaldia izanen dute jokoan larunbatean. Rajatablak 19 punturekin 11.a den Elomendiren aurka neurtuko ditu indarrak Monrealen, 16:60ean. Zalduak, berriz, Noainen du norgehiagoka, 19 punturekin 13.a den Bidezarraren aurka.