Arakilgo taldeendako puntu bana

Guaixe 2008ko apirilaren 22a

Asteburuan Elomendiko Txapelketako 28. jardunaldia jokatu da. Puntu bana lortu dute Arakilgo bi taldeek, biek ere etxetik kanpo. Rajatablak 3na berdindu zuen Elomendiren aurka, eta Zalduak 2na, Bidezarraren aurka.Arakilgo bi taldeek tinko eusten diete sailkapeneko postuei: 4. postuan dago Rajatabla, 38 punturekin, eta 7.a da Zaldua, 29rekin. Sailkapen buruan, Urroz eta Lima taldeen arteko borrokak jarraitzen du. Urrozek lider jarraitzen badu ere, bi taldeak 45 puntura berdinduta daude.Datorren asteburuan, 29. jardunaldia izanen dute jokoan. Neurketa gogorra izanen du Zalduak: 41 punturekin 3.a den Unzitirekin neurtuko ditu indarrak, larunbatean, arratsaldeko 18:15ean, Lekunberrin. Rajatablak atseden jardunaldia izanen du.