Urritzola eta Etxarrengo kontzejuek haiendako gorde dituzte hirigintza eskumenak

Guaixe 2008ko apirilaren 23a

Emandako epea pasa eta gero, Urritzola eta Etxarrengo kontzejuak ez beste guztiak ados agertu dira eta udalari pasa dizkiote hirigintza eskumenak. Urritzola eta Etxarrengo kontzejuek haiendako gorde dituzten eskumen horien bidez, hirigintzako baimenak eman eta bestelako informazio eskaerak erantzuteko aukera izanen dute. Hori bai, ondoren dokumentazioa Arakilgo Udalera bidali beharko dute eta arkitektoaren txostena eskatu. Apirilaren 3an egindako bilkuran onartu zituen Arakilgo Udalak ados zeuden kontzejuen hirigintza eskumenak bere gain hartzea. Bilkura berean EAE-ANV-k alderdien jardunaren etetearen kontra aurkeztutako mozioa gai ordenean jaso zen eta haren berri izan zen. Alkatetza duen talde independenteak, legegintzaldi hasieran azaldu bezala, "ez ziren gai politikoak eztabaidatzera sartu, udala horretarako foro egokia ez dela uste dutelako".