Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren mailako buruz buruko txapelketako final laurdenak ostegunetik aurrera jokatuko dira, eta hain zuzen ere ostegunean, maiatzaren 1ean, Alberto Ongai sartuko da lehian. otsailaren 29an Asperekin debutatu zuen Satrustegiko gazteak Urrizelki izanen du aurkari Logroñon jokatuko den partidan.Jaialdia 17:00etan hasiko da. Lehenik eta behin Del Rey eta Arizmendik Berasaluze IX.a eta Galarza VI.a izanen dituzte aurrez aurre. Partida nagusian, Titinek eta Laskurainek bikotea osatuko dute Xalaren eta Eulateren kontra egiteko, eta azkeneko lehian Ongai eta Urrizelki lehiatuko dira, bigarren mailako eskuz banakako finalerdietarako txartela lortzeko asmoz. Jaialdia zuzenean eskainiko du ETB1ek.