Aralarko aingerua bisitan

Guaixe 2008ko maiatzaren 1a

Aralarko aingeruak ibarreko hainbat herri bisitatuko ditu eta fededunak batuko zaizkio Oskiako ermitara joateko. Ibilbidea Satrustegin hasiko du 9:00etan. Ordu laurden geroago Zuhatzun izanen da aingeruaren irudia. 9:30ean Zuhatzun zain izanen dute eta Etxarrenera 9:55ean iritsiko da. Handik Urritzolara joko du, 10:20ean iristeko. Aralarko aingeruaren irudia Arakilen barnako ibilbidean segituz, Izurdiagara iritsiko da 10:45ean. Handik Errotzera joanen da, 11:10ean zain izanen dute. Fededun guztiak Errotzen bildu eta handik erromeria abiatuko da Oskiako harraterantz. Han dagoen ermitan, eguerdian, meza izanen da.