Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan, Elomendiko Txapelketako 30. jardunaldiak Arakilgo bi taldeen arteko derbya ekarri zuen. Sailkapen nagusian aurretik dagoena, Rajatabla, nagusitu zen zelaian, 2-1.Azken txanpan sartu bagara ere, bizi-bizi jarraitzen du ligak: Urrotz eta Dep. Lima taldeek ez dute hutsik egin, eta 1. eta 2. postuan jarraitzen dute, hurrenez hurren, 49 puntura berdinduta. Arakildarrek ere sailkapenean zuten postuei eusten diete: 5.a da Rajatabla, 40 punturekin. Puntu berberekin dago aurreko taldea, Ardoi. Zalduak 7. postuan jarraitzen du, 29 punturekin.Asteburuan, 31. jardunaldia jokatuko da. Zalduak Elon izanen du norgehiagoka, Elomendiren aurka, larunbatean, 17:00etan. Rajatablak Artzararen aurkako lehia zuen, baina, jokalari faltagatik, txapelketatik kanpo geratu da taldea eta, beraz, atsedena izanen dute arakildarrek.