Aldaketa sailkapen nagusian

Guaixe 2008ko maiatzaren 14a

Joan zen asteburuan, Elomendi Txapelketako 31. jardunaldian, Zaldua izan zen jokatu duen Arakilgo talde bakarra. Etxetik kanpo, 1na berdindu zuen Elomendirekin. Rajatablak atsedena izan zuen.Sailkapen nagusian bizi-bizi jarraitzen du bi talde indartsuenen arteko borrokak. Dep. Limaren garaipenak, 51 punturekin jarri du taldea eta 1. postura igo da, Urrotzen kalterako. Beraz, lider berria dago. Rajatablak 5. postuan jarraitzen du, 40 punturekin, 4.ak, Ardoik dituen puntu kopuru berarekin. Zaldua 7.a da, 30 punturekin.Asteburuan, partidu zaila ekarriko dio Rajatablari 32. jardunaldiak: 50 punturekin 2. postuan eta txapela lortzeko lehian dagoen Urrotzen kontra neurtu beharko ditu indarrak. Igandean izanen du norgehiagoka, 11:30ean, Aoizen. Zorte hobea du Zalduak: Lekunberrin jokatuko du larunbatean, 18:30ean, 5 punturekin azken postuan, 17.ean dagoen The Beltzak taldearen aurka.