Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren erabakia publiko egin du. Erabaki horren bidez, Irurtzun-Izurdiagako saihesbidea egiteko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) onartua gelditu dela jakinarazten du departamentuak. Aldi berean, jendaurrean egon zen epean aurkeztutako 51 alegazio-idazkiei erantzun die departamentuak.