Liga bukatuta, Elomendiko Kopa abian

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Asteburuan despeditu da Elomendiko Liga. 17 talde lehiatu dira, tartean Arakilgo Zaldua eta Izurdiagako Rajatabla. Azken jardunaldian Rajatablak bosgarren postura igotzeko aukera galdu zuen, Roca taldeak 3-0 hartu baitzuen menpean. Bestalde, Zalduak gol festarekin despeditu zuen liga, 6-1 hartu baitzuen menpean Apolo.Ligako azken jardunaldian erabaki da zein talde izan den irabazlea. Azkenean Urrotz da txapelduna, 56 punturekin. Puntu bat gutxiago dauka bigarrena izan den eta sarritan goiko postuan egon den Dep. Limak. Rajatabla seigarrena izan da, 42 punturekin, eta Zaldua zazpigarrena, 34rekin.Liga bukatuta, Elomendiko Kopa egonen da jokoan, ekainaren 28ra bitartean. Asteburu honetan kopako lehen jardunaldia jokatuko da. Rajatablak Partizanen kontra jokatuko du. Partida larunbatean jokatuko da, Garinoainen, 16:30ean. Aldiz, Zalduak Izalsa hartuko du Lekunberrin.