Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan abiatu zen Elomendiko Kopa. Lehen jardunaldian, Izurdiagako Rajatablak 3-2 hartu zuen menpean Partizan, eta Arakilgo Zalduak 3-0 irabazi zion Izalsari.Asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da. Elomendiren kontra lehiatuko da Rajatabla, Elon, larunbatean, 16:30ean. Zalduak Unziti izanen du aurkari, larunbatean 17:30ean Lekunberrin jokatuko den partidan.Bestalde, aipatzekoa da Elomendiko Ligan "Joko Garbiari Trofeoa" eskuratu dutela bertan lehiatu diren bi talde sakandarrek. 300 euroko lehen saria Zalduarendako izan da, ligan soilik 9 txartel hori izateagatik, eta bigarren saria, 200 euro, Rajatablak jaso du, 14 txartel hori izateagatik.