Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko Liga despeditu da. 17 talde aritu dira lehian, eta Urrotz izan da txapelduna, 56 punturekin, D. Lima bigarrenari soilik puntu bateko aldea atereaz. Izurdiagako Rajatabla seigarrena izan da, 42 punturekin, eta Zaldua zazpigarrena, 34 punturekin.
Aipatzekoa da Elomendiko Ligan Joko Garbiari Trofeoa eskuratu dutela bertan lehiatu diren bi talde sakandarrek. 300 euroko lehen saria Zalduarendako izan da, ligan soilik 9 txartel hori izateagatik, eta bigarren saria, 200 euro, Rajatablak jaso du, 14 txartel hori izateagatik.