Arakilgo Eguna

Guaixe 2008ko uztailaren 29a

Aurreko ostiralean, Santiago Egunarekin batera ospatu zen. Ospakizunen aurreneko zatia Egiarretako Itxasperri ermita erromanikoan izan zen. Hara jendetza bildu zen.Meza eta gero, kontzejuek hala proposatuta 3 omendu izan ziren: ibarreko adineko pertsona bat, ospitaletik atera berri zenez, presente ezin izan zuena egon. Harekin batera, Miss Nafarroa eta Miss España lehiaketetan parte hartu duen Sandra Vilches ere omendu zuten arakildarrek, nahiz eta hark ere ezin izan zuen presente egon. Bi horien ordez senideek jaso zituzten oroigarriak. Azken omendua bai zegoela Itxasperrin, Satrustegiko Alberto Ongai pilotaria. Guztiei ere aurreskua dantzatu zitzaien eta Uharte Arakilgo erraldoiek erreberentzia egin zieten.